BA AL ZENEKIEN…
➤ Jasotzen dugun informazioaren %80 begien bitartez iristen zaigula?
➤ 5
segundotik behin begiak kliskatzen ditugula? Beraz, zenbat aldiz
kliskatuko ditugu begiak, egunean, 16 orduz esna baldin bagaude?
➤ Irakurtzeko, margotzeko, ikasteko eta beste hanbat gauza egiteko argirik egokiena bonbilla urdinak sortzen duena dela?
➤ Idazmahaian argi-iturria ezkerraldean jarri behar duzula eskuina bazara, eta eskuin aldean, ezkerra bazara?
➤ Gomendagarria dela mahai gaineko lanparaz gainera sabaikoa ere piztuta izatea, irakurtzen ari garen bitartean?
➤ Bidaietan,
auto barruan irakurtzea ez dela egokia, autoa mugitzen ari denez
testuaren eta begien arteko distantzia sarri aldatzen delako?
➤ Betaurrekoak izanez gero, horiek erabiltzea behar-beharrezkoa dela ikusmenak okerrera ez dezan?
➤ Badirela hainbat egoera betaurrekoak denok erabili beharrekoak, nahiz eta ikusmen-arazo berezirik ez izan?
➤ Begiak ez direla inoiz esku zikinez igurtzi behar, infekzioak sor daitezkeelako?
➤ Ordenagailu nahiz bideo-jokoekin gabiltzanean, begiak pantailatik gutxienez 50cm eduki behar ditugula?
➤ Begiek atseden hartzeko honako ariketa hau primerakoa dela?
Kliskatu begiak azkar-azkar 2 minutuz.
➤ Begiak osasuntsu izateko A bitamina duten elikagaiak (azenarioa, arraina, esnea eta arrautzak) hartu behar direla?
➤ Begietan zerbait sartuz gero ur askorekin garbitu behar dela? Eta onera egiten ez badu ez izan zalantzarik: eskatu laguntza heldu bati!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.