LH6.A maila

LH6.A maila

2013-10-30

BAT PAT ETA GIZOTSO ZOROA

              

Lehengo egunean "Bat Pat eta gizotso zoroa" ipuina irakurri nuen.
Asko gustatu zitzaidanez irakurtzea gomendatzen dizuet.

2013-10-29

LURRAREN MUGIMENDUAK

Lurrak bi mugimendu ditu: errotazioa eta traslazioa.


Errotazioa: Lurra bere ardatzaren inguruan egiten duena.
Bere ardatzaren inguruan egiteko 24 ordu behar ditu.


Translazioa: Lurra, Eguzkiaren inguruan egiten duena.
Eguzkiari bira bat emateko 365 egun eta 6 ordu behar ditu. 6 ordu horiek 4 urtetan batuz gero egun bat sortzen da, eta  otsailari gehitzen diogu. Orduan urteak 366 egun izango ditu, urte horri bisurtea deitzen zaio. 

2013-10-27

MIARRITZE

                                                            

Beste egunean Miarritzen egon nintzen, hor badago hondartza eta oso polita da
















Ere bazeukan ikus leku batzuk ikaragarri politak
 Ondo pasatzera joan nahi baduzu klik egin hemen

2013-10-26

EGURALDIA





                                           URTAROAK

Urtaroak egoera klimatologikoak mantentzen direneko urteko sasoiak dira.
Urtaroek 3 hilabete irauten dute:
-Negua
-Udaberria
-Uda
-Udazkena dira.
Ekuatoren hurbil bi urtaro bakarrik izaten dira:
-Lehorra eta hezea.
Orain udazken urtaroan gaude.
Udaberria:martxoak 21etik ekainak 20era.
Uda:ekainak 21etik irailak 20era.
Udazkena:irailak 21etik abenduak 20era.
Negua:abenduak 21etik martxoaren 20era.
Gehiago jakin nahi baduzue klik egin hemen edo hemen.

IZARRAK

Izarrak berezko argia duten astroak dira miloika daude unibertsoan.
Gorputz handiak eta trinkoak dira izarrak eta batzuk Eguzkia baino handiagoak dira.
Izarrak bizi eta hiltzen dira  baina bere argiak irauten du.
Eguzkia ere izar bat da baino askoz handiagoa eta beroagoa.
Eguzkirik gabe hilko ginateke tenperatura oso baxua izango litzateke.
Eguzkia hurbilen dagoen izarra da horregatik hain handia ikusten da.
 Galaxiakizar multzo handiak dira. Izarrak gasez osaturik daude,
Izarrek egiten dituzten irudiak  konstelazioak izena dute.

Izarrei buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu egin klik hemen






            Hau Taurus konstelazioa da:

2013-10-23

Euskal Herriko ibaiak

                                                                      IBAIAK
Euskal Herriko  ibaiak bi isuraildeetan banatzen dira: Mediterraneo isurialdea eta Kantauri isuraildea.
Mediterraneo isurialdekoak, luzeak dira, Kantauri isurialdekoak berriz, motzak eta emaritsuak.
Bizkaian: 44 ibai daude.
Araban: 21 ibai daude.
Gipuzkoan: 21 ibai daude.
Lapurdin: 22 ibai daude.
Nafarroa Behera: 21 ibai daude.
Nafarroa garaian: 81 ibai daude.
Zuberoan : 14 ibai duade


 

 

2013-10-21

Futbola

                        OSASUNA
Lehen nire birraitonak osasunan jolasten zuen. Oso ona zen, lau urtetan proklamatu zen Nafarroako eta Errioxako irabazlea (1921). Osasuna irabazlea geratu zen lehenengo kategoriako  B seriean.
Hau 1923-1924 denboraldian izan zen. Nire birraitonak Joan Torres izena zuen.
Nire birraitonak zelaia egiten lagundu zuen harriak kentzen. Semifinalea jolastu zuen Sebillaren kontra eta 2 eta 1 galdu zuen.

Nire birraitona osasunan jolastu baino lehen Auroran deiturikoan aritu zen, Iruñakoa.





2013-10-17

LURRAREN MUGIMENDUAK


                                                                                                                                                                                                                                                                        
 ERROTAZIO MUGIMENDUA:    

 Bere ardatzaren inguruan egiten duena.
Bira bat emateko hogeita lau ordu behar ditu.
Mugimendu honi esker egunak eta gauak sortzen dira.

TRANSLAZIO MUGIMENDUA:

Eguzkiaren inguruan egiten duena.
Bira bat emateko 365 egun eta sei ordu behar ditu. Sobera gelditzen diren sei ordu horiek batuz, egun bat sortzen da. Egun hori otsailari batzen diogu. Urte horri bisurte deritzo.



OMAKO BASOA

Pasa den astean Omako basoan egon nintzen. Oso ongi pasatu nuen baina gainera zuhaitzak margotuta zeuden. Nik baso hori bisitatzea gomendatzen dizuet eta argazkiak ikusi nahi badituzue klik egin hemen

2013-10-15

Tximisten eta trumoien arteko desberdintasuna

Ba al dakizu trumoien eta tximisten arteko desberdintasuna?
TRUMOIAK:ez da ikusten duguna baizik eta tximisten ondorioz entzuten dugun zarata
Trumoia, tximista batek eragindako talka uhinaren soinua da. Tximistak berak, bere inguruko airea berotzen duenean, hodeien artean edo hodeietatik lurrerako bidean, 28.000° C baino gehiagoko tenperaturan. Aire oso bero hau bolumenean hazten da eta abiada handian mugitzen da, baina inguruko aire hotzarekin nahastean, bat batean jaisten da bere tenperatura eta uzkurtu egiten da. Uzkurtze eta zabaltze azkar honek, trumoiaren soinua sortzen duten talka uhinak eratzen ditu.

Tximistadun ekaitzak sarri gertatzen dira udan.
.
TXIMISTAK: ez dute soinurik sortzen eta gainera kolore askotakoak izaten dira.














 Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

2013-10-13

LURRA

LURRA

Lurra Eguzki-sistemaren hirugarren planeta da . Bizia duen bakarra eta satelite natural
bat du, Ilargia. Lurrak Eguzkiari birak ematen dizkio. Mugimendu honi, traslazio mugimendua deitzen zaio.

Gregoek, Lurra esfera bat zela zioten , hasieran filosofia zela kausa (filosofian, esfera, formarik petoena baita),baina gero behaketen bidez ere baieztatu zuten.

2013-10-10

ASTEROIDEAK

                     
                                                ASTEROIDEAK

Espazioan zehar dauden gorputz solido eta forma irregulularrekoak dira,planetak baino txikiagoak.Ezagutzen diren asteroide gehienak Marte eta Jupiterren artean daude.Lurretik ikusita izarrak dirudite.1.asteroidea aurkitu zenetik geroago 3.000 asteroide aurkitu ziren gutxi gora behera,eta urtero gehiago aurkitzen dira.Asteroide horietako handiena Zeres du izena eta 930km neurtzen du.Hurrunenak Pallas eta Vesta dute izena.Gaur egun Zeres asteroidea planeta bat bezalako handia esaten dute dela.
Gehiago jakin nahi baduzue klik egin hemen.
Edo hemen.

2013-10-09

ESPAZIOKO ZABORRA

Espazioan badakigu planetak, izarrak, sateliteak daudela... baina ere badago zabor asko, espaziontzietatik askatzen diren zatiak ...
Espazioan dagoen zaborra 25.000 km/sko abiaduran mugitzen da.
Gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

2013-10-08

GITARRA

                                             Gitarra

Niri asko gustatzen zait gitarra jotzea. Musika tresnak talde ezberdinetan sailktzen dira. Adibidez, gitarra haridun taldean dago. Gitarrarekin  mota guztietako musika jo ahal duzu: pop, rock, salsa, klasika...
Bi gitarra mota daude espainiar gitarra  eta gitarra elektrika, bajoarekin antza handia du, baina ez da gitarra bat, 4 korda duelako.  Espainiar gitarrak 6 korda eta 13 traste ditu.

Gitarra klasikoaren atalak: 1. Burua eta kabilategia, 2. Zubia, 3. Kabila, 4. Trasteak,7. Giderra, 8. Lepoa, 9. Kaxa (klasikoa) edo gorputza (elektrikoa), 12. Zubia, 14. Hondoa,15. Tapa, 16. Uztaia, 17. Erroseta eta ahoa,18. Sokak, 19. Seileta, 20. Diapasoia.


Gehiago jakin nahi baduzu klik egin hemen

2013-10-07

Tximistak

                                                                       TXIMISTAK
Igandean bazkaltzen ari nintzenean tximista galantak ikusi nituen  eta asko gustatzen zaizkidanez,  zuek ere ikustea  nahiko nuke. Espero dut bideo hau zuei gustatzea.

UNIBERTSOA



                                                 SATELITEAK

Satelitea beste objektu baten inguruan biraka dabiltzan gorputza da.
Normalean planeta baten inguruan biraka dabiltza.
Planeta guztiek Merkurio eta Artizarra ezik sateliteak dituzte.
174 satelite aurkitu dituzte Eguzki-sisteman:
-Lurra:Ilargia
-Jupiter:63:Lo,Europa,Ganimede eta Calisto dira handienak.Galileo Galilei aurkitu zituen:1610an.
-Marte:2
-Saturno:62
-Urano:27
-Neptuno:13.
Pluton ez da benetako planeta. Planeta izateko ezaugarri berdinak ez dituelako. Planeta izateko ezaugarri hauek izan behar ditu:
-Eguzkiaren inguruan orbitatu behar du.
-Masa nahikoa behar du, bere grabitateak gorputz zurrunen indarra gainditzeko.
-Inguruko orbita garbitu behar du.


klik egin hemen gehiago jakin nahi baduzue.
edo
klik egin hemen.



ILARGIAK

Ilargiak, planeten inguruan biraka dabiltzan astroak (sateliteak) dira. Ez dute berezko argirik. Lurrak satelite bakarra dauka, Ilargia. Saturnok adibidez 18 ditu, beste batzuk berriz, bat bera ere ez. Neurri eta forma askotako ilargiak daude.
Ilargiei buruz gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.

2013-10-06

ET PELIKULA

Asteburu honetan ET pelikula ikusi dut eta Txanelan ikusten ari garen gaiarekin zerikusia duenez hemendik aholkatu nahi dizuet. Zuek ikustea gustatuko litzaidake. Pelikularen laburpena ikusi nahi baduzu klikatu hemen.

KOMETAK

Lehen pentsatzen zuten kometek zorte txarra ematen zutela.
Orain astronomoek mila milioika kometa ezagutzen dituzte.
Urtero bost-hamar aurkitzen dira.
Geheienak oso txikiak dira eta ezin ditugu ikusi.
Informazio gehiago nahi ba duzute klikatu hemen.

kometa halley

2013-10-05

Txakur arrazak


                                                           TXAKURRAK
Txakur arraza asko dauden baina, niri gehien gustatzen zaidan arraza husky du izena.
Emen duzu txakur razaren izen batzuk:Yorkshire, Mestizo,Caniche,Boxer,Cocker,Bulldog frances ...
Txakurren izen gehiagoren izenak jakin nahi ba duzue klik egin  hemen .
Hemen duzue argazki bat
h

KONSTELAZIOAK

Konstelazioak : izarrez osatutako irudiak dira . Urtaro batean konstelazio batzuk ikus ditzakegu, beste urtaro batzuetan beste batzuk.
Urtaro honetan zentratuta dagoen konstelazioak Pegasus izena du.
Konstelazio batzuk ikusteko irudimen handia behar da, nire ustez zailena aurkitzeko Eskorpius da.
Konstelazioei buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

Junie B. Jons eta miresle secretua

Atzo Junie B. Jons eta Miresle sekretua liburua  bukatu nuen. .Oso liburu interesgarria da eta marrazki kantitate bikaina du. Nik animatzen zaituztet liburua irakurtzera. Zerbait gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen

2013-10-04

GALAXIAK

Galaxiak izar multzo erraldoiak dira eta izar horiek kolore ezberdinetakoak dira: moreak, urdinak, horiak laranjak etb. Galaxiak  ez dira berdinak formaz eta neurriz, batzuk irregularrak dira, beste batzuk barradunak, eliptikoak , kiribilak etab. Gure galaxia kiribila da.
Gure galaxiak Esne-Bidea du izena. Galaxiaren barruan aurki daitekeen materia hau da: nebulosak, izar multzoak  eta izar sistemak dira. Aurkitu zen lehenengo galaxia  gurea izan zen Esne-Bidea. Galaxien  artean distantzia handia dago. Informazio gehiago nahi baduzu klik egin hemen

BIG-BANG

Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria asko daude, ezagunena unibertsoaren hedapenarena da, Big-bang izenez ezagutzen dena.
Unibertsoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen, eztanda egin eta materia guztia sakabanatu egin zen.
Hau duela 15.000.000.000 urte gertatu zen. Honen ondorioz galaxiak, planetak, izarrak...sortu ziren. Batzuen ustez materia hedatze fasean dago eta beste batzuek berriz elkartzen ari dela berriro diote.
Big-bang-aren informazio zehatzagoa eta argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.

2013-10-03

ZULO BELTZAK

Zulo beltzak grabitate indar handia duten objektu astronomikoak dira. 
Ezerrek ezin die ihes egin, ezta argiak ere;  bere izena hortik dator
Zulo beltzek "irensten" duten materia ez dute askatzen.
Gaur egun behaketa astronomikoei esker zulo beltz batzuen gutxi-gorabeherako kokapena eta aztarna batzuk ditugu.
Zulo beltzei buruz gauza gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.



2013-10-02

METEORITOAK

METERITOAK OSO AZKAR JOATEN DIREN HARRIAK DIRA. HAIN  AZKAR JOATEAGATIK, ATMOSFERAN SARTZEAN SUZKO BOLETAN BIHURTZEN DIRA.
METEORITOAK JUPITER ETA MARTITZAREN ARTEAN EGOTEN DIRA , BAINA BERAIEK ERE EGUZKIAREN INGURUAN BIRAKA DABILTZA.

2013-10-01

Unibertsoa

Hau, Eguzki-sistema da. Baina bertan, planetaz aparte beste astro batzuk ere ikusten dira . 


Hau,galaxia bat da.

 
Hau ere Eguzki-sistema da, baina beste leku batetik begiratuta.

Hau meteorito bat da,planeta baten kontra talka egiten .