LH6.A maila

LH6.A maila

2015-04-30

Ba al zenekien?

                           Ba al zenekien?

  • Ba al zenekien barraskiloak 3 urte segituan lo egin ditzekatela?
  • Ba la zenekien erleak egoak 240 aldiz astintzen dituela segundo batean?
  • Ba al zenekien pertsona batek astero 25.000 aldiz kliska egiten dituela?
  • Ba al zenekien inurrien burmuina gurea baino garatuagoa dela?
  • Ba al zenekien marrazoek ez dituztela koloreak ikusten?
  • Ba al zenekien txakurren usaimena gizakiona baino 1.000 aldiz garatuagoa dela?
  • Ba al zenekien hartz polarrek 40 km/h abiaduran korrika egin al dutela?
  • Ba al zenekien txerriek 15 urte bizitzen direla?
  • Ba al zenekien marrazoek gaixorik ez direla jartzen?


 Resultado de imagen de oso polar corriendoResultado de imagen de perro

GANDIA

2015-04-28

ZIKLOI TROPIKALAK


   ZIKLOI TROPIKALAK
(urakan, zikloi eta tifoi)
 
29c-tik gorako temperatura duten ur tropikaletan sortzen dira.
Gune tropikal eta bero horien gaineko aire hezea kondentsatu eta laino bihurtzen bada, biraka hasten da.
Horrela haize-zurrunbilo bat sortzen da. Haize-zurrunbilo horiek 117 km/h-ko abiadura gainditzen dutenean urakan deritzo.
Urakanen erdi inguruari, urakanaren begia deitzen diogu.
Urakanak sortzeko itsasoak hain bero egon behar duenez, ez dira edozein garaian sortzen:uztaila eta urria bitartean sortzen dira, nagusiki iraila eta urriaren hasieran, udako beroek itsasoko ura berota dutenean.
Munduko urakan gune nagusiak Atlantikoaren mendebaldean, Pazifikoan eta Indikoan aurkitzen dira.
Antilletan urakan deritzo, Filipinetan tifoia eta Txinako itsasoan zikloi.
 

2015-04-27

INVOC4TIUM

INVOC4TIUM

Apirilaren 23an, estreinatu zen Jaso ikastolako DBH-ko ikasleek egindako 3. musikala. Barañaingo auditorioan bi saio egin zituzten, goizean ikasleentzat eta arratsaldean nahi zuenarentzat .Ekainean Baluarten egingo dute eta gero Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta Bilboko Arriaga antzokian.

Invoc4tium musikalean musikako irakasle batek 4 elementuak nahi zituen, bere bi ikasle konturatu ziren 4 elementuak nahi zuela, ama natura abisatu zuten. Borroka asko egin ondoren irakaslea konturatu zen elementuak ez zituela behar ,  eta azkenean denak adiskidetu ziren.

Nik musikal hau oso gustoko dut, baino orain arte egindakoen artean, ezingo nuke  musikal bat aukeratu.

Musikal honetaz gehien gustatu zaidana dantzak eta itzalak izan dira.

INVOCATIUM MUSIKALA bilaketarekin bat datozen irudiak

2015-04-25

HORRELA ESAN BEHARREAN ESAZU HORRELA

           HORRELA ESAN BEHARREAN ESAZU HORRELA

  GAIZKI:                                                                                                                               ONGI:

  -Atzo ikusi dizut.                                                                                                        Atzo ikusi zintudan.
  -Ni 40 urte bete ditut atzo.                                                                         Nik 40 urte bete nituen atzo.
 - Nire amona 80 urte ditu.                                                                             Nire amonaK 80 urte ditu.
 - Atea irekitzen dugu?                                                                                              Atea irekiko dugu?
 - Nor egin du hau? Ainara                                                                            Nork egin du hau? AinaraK.
 - Sara eta ni elkarrekin goaz.                                                                    Sara eta biok elkarrekin goaz.
 - Telebista ari gara ikusten.                                                                           Telebista ikusten ari gara.

2015-04-23

NIRE OPORRAK


                                                    NIRE OPORRAK

CHICLANA:

Chiclana de la Frontera, Cadizko probintzian dagoen udalerri Andaluziarra da. 11m-ko altueran eta Cadiztik 20km -tara kokaturik. 2012-ko datuen arabera 82.261 biztanle zituen 207 km2 -tan banaturik dago. Chiclanan hondartza bat dago La Barrosa izenekoa.
Normalean 20º egiten ditu eta Neguan 15º.


SAN LUCAR DE BARRAMEDA:

Guadalquivir ibaiaren bokalen dago, Huelvako
probintziaren mugatik hurbil. 2009 urtean 65.805 biztanle zituen. Laborantza abere hazkuntza arantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Hemengo portutik Colon Ameriketara joan zen.



SEVILLA:

Sevilla, Sevillako probintzian dago 707.414 biztanlerekin, Espainiako 4. hiririk jendetsuena da.Julio Cesar inperio Erromatarra bihurtu zuen.






2015-04-21

Hendaia

Kaixo, aste santu honetan, Hendaiara joan nintzen eta hortaz hitz egingo dut. Hendaian oso ongi pasatu nuen. Egun batzuetan nire izeba eta osaba etorri ziren, beste egun batean, lagun bat eta bestean, Irati Fuertes eta bere familia. 
Hendaian, arratsalde guztietan, hondarribira joan ginen. 
Hendaia, Frantzian dago, Txingudiren eskuinaldean kokatua. 7,95 km karratu ditu. Hendaiako hondartza, oso polita da, eta portua gauen ere. 
Ba al zenekien Frantziako gazta, oso ona zela?
Bueno, hemen argazki batzuk uzten dizkizuet:
Irati Fuertes eta biok, zer ongi pasatu genuen!!!

Kaio batzuk, janariarengatik borrokatzen!! Jajaja!!
Oso ongi pasatu nuen arearekin jolasten!!!!
Zer polita den hondartza hau!!!
Berriz bizikletarekin!!!
   
Zer gustko dudan nire aitarekin egiten ditudan, ibilaldiak bizikletarekin!!












2. ALDIZKARIA

2015-04-20

Asmakizunak

  • Ibaien hilobia, arrainen habia, igartzeko errazegia.                 Zer da?  ( Itsasoa)
  • Jaio eta hiltzen ari etengabe, hala ere bizirik dihardut orain arte, eta nire ohizko bidetik irten gabe korrika noa gelditzeke. Zer da?  (Ibaia)
  • Zer dela eta zer dela kristalezko etxean bizi dena? Ez barre, ez negar, libertatea behar. Zer dela eta zer dela hankarik eta hegorik ez duena? (Arraina)
  • Beti geldi, beti urduri, lo daude egunez, esnaturik gauez.       Zer dira?  (Izarrak)
  • Zer dela eta zer dela jende guztiak hartzen duena eta inork ematen ez duena? (Eguzkia)
  • Tente tente zerura begira besoak kanpo aldera, inork ez daki nolakoa den bere ibilera; udazkenean erantzi eta udaberrian janzten da bera. Zer da?  (Zuhaitza)
  • Beeka eta pozik larreetan hazi nintzen, eskuak eta hankak loturik jantzia ari zaizkit kentzen.                                                      Igarri al duzu nor naizen?  (Ardia)
  • Zer dela eta zer dela… gudari erabat beldurgarria, beti prest duena gezia, eta etsaia  hiltzean berak ere galtzen du bizia.             Zer da?  (Liztorra)

MAGDALENAK

2015-04-18

DENBORAPASAK.

Hemen dituzue denborapasa batzuk!

Aber egiten duzuen!
Aurkitu 5 desberdintasunak.




Laberintoa:

laberintos bilaketarekin bat datozen irudiak











2015-04-15

Bizkotxoa

BIZKOTXOA
Bizkotxo bat egiteko osagai hauek behar dira:
OSAGAIAK
  • 3 Arrautza.
  • Jogurt pote bat.
  • 3 jogurt pote irinez beteta.
  • 2 jogurt pote azukrez beteta.
  • Jogurt pote bat olioz beteta.
  • Gurina.
  • Legamiazko sobre bat.
MATERIALAK
  • Bol handi bat.
  • Bizkotxoaren moldea.
  • Batidora edo sardexka bat gauzak nahasteko.
Nola egin:
Lehenengo kraskatu hiru arrautzak eta bol handira bota, ondoren bota jogurt bat eta dena ongi nahastu, gero bota behar dugu irinezko hiru jogurt pote eta berriro guztia nahastu, jarraitzeko bota azukrezko bi jogurt pote eta dena nahastu, ondoren bota oliozko jogurt pota bat eta dena ongi nahastu.
Bukatzeko jarri bizkotxoaren moldean gurina bizkotxoaren ez itsasteko,gero bota daukagun masa guztia moldera.
Azkenik sartu bizkotxoa labean hogei minutu berrehun gradutan airerik gabe. Eta hogei minutu pasa ondoren bizkotxoa egina izango dugu.

2015-04-14

Edariak

Beroa hasi da eta pixka bat freskatzeko hainbat edari hotzen errezetak dituzue hemen.

Limonada:
Limonada bat prestatzeko hauxe da behar duguna:
4 limoi, 225g azukre txuri, ur hotza, izotz kubotxoak.
Resultado de imagen de limonada dibujo1.  Zuritu limoien zati horia.
2.  Azal hori jarri berotzen lapiko batean 225 ml urarekin, su geldian. Irakiten hasten denean estali 5 minutu eta ondoren itzali sua.
3.  Gehitu azukrea eta nahastu disolbatu arte. Utzi hozten.
4.  Erdibitu limoiak eta zukua atera. Iragazi zukua eta pitxar handi batean utzi. Iragazi ondoren gehitu lapikoko edukiarekin.
5. Nahastu ongi dena. Bete itzazu edalontzi baten laurdena, gehitu izotz kubotxo batzuk eta ur hotza.
Resultado de imagen de refresco naranja dibujoPomelozko zukua:
Egin ezazu berdina baina limoiak izan beharrean 2 pomelo erabili.
Laranjada:
Limoien ordez 4 laranja erabili eta bakarrik 150g azukre jarri.

Resultado de imagen de zumo de frambuesa dibujo

Mugurdi zukua:

Limoi zukua pitxarrera bota ondoren jarri 85g mugurdi iragazkian eta goilara batekin zapaldu.