ESKORPIOIAK
Munduan 1500 eskorpioi mota desberdin ezagutzen dira eta beste ehunka espezie daude oraindik identifikatu gabe.
Eskorpioiek gorputza hiru ataletan zatitua dute.
Animalia hauek gutxi gora behera 15 urte bizi izan
daitezke.Hauetako batzuk disdiratsuak bilakatzen dira izpi ultramoreekin,horren ondorioz intsektu batzuk erakartzen dituzte harrapatzeko eta elikatzeko.
Eskorpioiak 12 begi eduki ditzake,baina,hala ere oso ikusmen txarra dauka.Animalia gautarra da,gauez ehizatzen ditu harrapakinak: armiarmak,intsektuak...Araknido hauek buztan itxurako abdomenaren muturrean ezten zorrotza dute,harrapakinei pozoia injektatzekoeta bere burua babesteko ere erabiltzen dute.
Eskorpioi guztiak pozointsuak dira baina ,bakarrik munduko 25 espezie identifikatuak izan dira hilgarriak gizakiarentzat.
Eskorpioi kumeak jaiottzen direnean amaren bizkarrean babesten dira 10 egunez azala lehenengo aldiz berritu eta beren kasa moldatzeko gai bihurtzen diren arte.
Pozoiak bihotzean,pankrean eta biriketan daukan efektua batzuetan sendaezina da.Horregatik,inportantea da eskorpioiak pozointzean,zentro toxikologiko batera joatea.Eskorpioia batek hiru aste behar ditu bere pozoia berritzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.